XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zer da publikoa izatea? Publiko kontsidera daitekeen edozein erakundek ematen duen zerbitzu bezala, ikastolok heurek ematen duten zerbitzuaren kostoa hutsezkoa izatea dute helburutzat.
Dohango zerbitzua beraz; eta guzti hori finantziaketa publiko baten ondorengo modura ulertuta.
Baina arazoa, egungo auzia berriz, ez da orain esan bezain sinplea.
EUSKAL HERRI BAT, HIRU EGOERA ADMINISTRATIBO.Ikastolen mogimendua Euskal-Herri osoari dagokion errealitatea da, eta ondorioz ikastoletatik aldarrikatzen den publikotasunaren nahia euskal lurralde guztiei dagokie.
Hau esanda, lehenengo oztopoa begi bistakoa da, hots, Euskal-Herriko ikastolek hiru egoera administratibo ezberdinei erantzun behar dietela, Frantziaren menpeko Pirineo Atlantiarretan dauden ikastolak, eta Espainaren menpeko, batetik Nafarroako ikastolak eta bestetik Euskal Lurralde Autonomokoak ditugularik.
Zatiketa honek legedi ezberdinen araberako instituzionalizatze prozesu ezberdinak sortu ditu, egun aurrean ditugun bilakaera uneak ere zeharo diferenteak diralerik.
Iparraldean ikastolen normalizazio juridiko legeztatze momentuan aurkitzen da, oraintxe lehenengo diru laguntzak bideratzen hasten direlarik; Nafarroako egoera ere ez da askoz hobea, Espainako Konstituzioa eta Foruen Amejoramenduaz arauturik euskal irakaskuntza
80. hamarkadarekin batera ikastolak eta administraritzaren arteko harremanak normalizatzeko epea hasten dela esan dezakegu.
Hala ere 1980. urtea aurretik, ikastolek nortasun nahikoa hartzen zuten neurrian, administraritzak emaniko lehenengo subentzioak lortu zituzten, nolabaiteko legeztatze juridikoaz hornitzen zirelarik.